XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez-jakiñak eta irudimenaren beroak oretu digute sasi-euskera au.

Gaitz auek ni neu asko kutsatu eta loitu nautela aztaukat zertan ukaturik eta zu pekataria baiño len, ni pekataria esanaz natorrela aitortzen enaiz lotsatzen.

Alabaiña, euskal-alorrean batzu-batzuek ni baiño saiestuago ibilliak direla esango nuke.

Ez nuke iñor salatu nai, mingarriago baita niretzat arria jaurtitzea arrikada jasotzea baiño.

Alabaiña, benetako adiskide bezala eta ez-jakiñetan ez jakiñena neroni naizela aitortuz, gaurko euskal-okerbidearen eredugarri batzuek eman nai ditut, ain zuzen ere adiskide auek benetan estimatzen eta maitatzen ditutalako eta beren utsegiteaz oarturik zuzenbideratzea nai dutalako.

Barandiaran (Ilias'ena), Itunbe (Bide izkutua), Anabitarte (Poli), Jautarkol (Ipuiak), Iñurritza (Unamuno ta Abendats), Yakin aldizkarian idazten dutenetan askotxo (Zuek oraindik gazteak zerate eta ekin euskera ikasteari), Arriandiaga eta beronen eskolakoak, ots, Sabin baiño Sabindarragoak...

Eta euskal-irakasle aundi izan ditugun Zaitegi, Olabide, Ametzaga ta beste olako batzuei euskera, xamurragoa, gozoagoa, naturalagoa, zauliagoa, eskurakoiagoa, errikoiagoa erabil dezatela egingo nieke aolku eta ez ain teknikoa, burutsua, adimentsua.

Izen mordo au bezala beste bat aukera nezakean, talde joriegia baikera gaurko pekatuan murgilduak, zorigaitzez.

Gure idazle zaharrek, gramatikari dagokionez (eta bitxi da! gramatika legeak ongi ezagutzeke, anartean ezpaitzen gramatika estudiorik egin) guk baiño askoz obekiago eta segurantzi geiagorekin idazten zuten, erriaren iturbegi gardenetik xurgatzen baitzuten uneoro euskal-jarioa eta Bidasoaz besteko oraikaldiko gure anaiak, beren arbasoen akatsik larrienak bazterturik, guk baiño sakonago ta obekiago ezagutzen dute gure mintzaira eta guk ez bezalako graziz eta ederrez jazten dute euskal-literatura.

Ona, alderdi ontako euskal-idazleentzat gidari ta eredu bikaiñak!

Euskeraren aldeko maitetasun aundi batek eragin digu penintsulako euskaldunei joan daneko irurogeitamar urte oietan eta maitasun sendo ta zindo onek eragiñik euskal-idazleak eurite ondoan perretxikoak bezala sortu zitzaizkigun gure kale-baserrietan.

Baiñan, perretxikoetan gertatu oi denez, onak baiño txarrak ugariago sortu zitzaizkigun, on batzuekin nahasiak, kaltegarriak, pozoindunak ugari...

Euskal-maitasunak, ordea, euskera sakon ikasteko eta estudiatzeko obligaziñoa dakar berarekin eta euskal-idazleok zabarkeriaren besoetan etzanik lozorro egon gerala ezin uka.